Basamortu batean, oso nekatuta eta hilzorian dagoen abenturazale ospetsu batek altxor bat gorde du. A (zuhaitz lehorra kokatuta dagoen puntua), R (haitza kokatuta dagoen puntua), P (pista edo bidearen puntu ezezagun bat) eta T (altxorra gordeta dagoen puntua) erronbo baten lau erpinak direla besterik ez dakigu. Altxorra aurkitzeko, non egin beharko genuke zuloa? Zenbat aukera desberdin daude?
Ezkerreko irudiaren behekaldean, eraiketaren pausu-sekuentzia posible bat ikusteko,"nabegazio" barra bat dago.
Eskuineko irudian, goikaldeko tresnak erabiliz antzeko eraiketa errepikatzen saia zaitezke. Ez zaitez zuzenaren edo puntuen kokapen zehatzaz arduratu. Leihoa txikia dela iruditzen baldin bazaizu, bere gainean klik bikoitza egin dezakezu Geogebra irekiko zaizularik (horrela zure lana gordetzeko aukera izango duzu)
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina (2009ko abuztua)