3. ZUZENKIAK TRIANGELU BATEAN

ABC triangeluan, BC zuzenkiarekiko paraleloak diren zazpi zuzenki irudikatu ditugu; zazpi zuzenki hauek AC aldea 8 zatitan banatzen dute. BC = 20 zentimetrotakoa bada, zein da 7 zuzenkien luzeren batura?

(Santiago Férnandezek Divulgamat-en proposatutakoa; Retos Matemáticos-etik hartua)

  1. Beheko irudian nabegazio botoiak erabil itzazu, Geogebrarekin egindako eraiketa posible bat ikusteko. Triangeluaren erpinak mugitu ondoren, neurrietan gertatutako aldaketak beha itzazu.
  2. Gero, eskuineko leihoan eskura dituzun erremintak erabiliz, eraiketa hori errepikatzen saia zaitez.
  1. Noski, aurreko metodoa erabilgarria izan da, 7 zuzenki izateran (aldeak 8 zati berdinetan banatzen dituztenak), eraiketa egiterako orduan erdiko puntuak lagungarriak direlako. Baina 7 zuzenki izan beharrean 13 bagenitu, horrelako erraza izango litzateke?

Irudian erregulartasunen bat bila ezazu problemaren ebazpenerako beste metodo bat asmatzeko

Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2009ko abuztua)