Zenbaki laukizuzenak eta zenbaki lehenak
- Bigarren irristailuaren bidez, d -ren balioa txikitu ondoren aldaketak beha itzazu.
- n=45 eta d=10 izanik, puntu berdeak nola geratzen dira kokatuta?: Zenbat errenkada geratzen dira? eta hauek zenbateko luzerakoak dira?
- Eta
n=45 eta d=11 direnean?
- Eta
n=45 eta d=9 direnean?
- d-ren zein baliotarako lortzen da egitura laukizuzen bat?
(luzera berdineko errenkadekin)
- Eta n=10 denean?
- Zenbat zatitzaile ditu 10 zenbakiak?
- Eta
25-ek?
- Bi zatitzaile bakarrik dituzten bost zenbaki desberdin aurki itzazu. Zein ezaugarri dute zenbaki horiek?
- Hiru zatitzaile bakarrik dituzten bost zenbaki desberdin aurki itzazu. Zein ezaugarri dute zenbaki horiek?
- Lau zatitzaile bakarrik dituzten bost zenbaki desberdin aurki itzazu. Zein ezaugarri dute zenbaki horiek?
- Sei zatitzaile bakarrik dituzten hiru zenbaki desberdin aurki itzazu. Zein ezaugarri dute zenbaki horiek?
- Bost zatitzaile bakarrik dituzten bi zenbaki desberdin aurki itzazu. Zein ezaugarri dute zenbaki horiek?
- Zortzi zatitzaile bakarrik dituzten bi zenbaki desberdin aurki itzazu. Ba al dute zerbait amankomunean?
- Zein da zatitzaile kopuru bakoitia duten zenbakien ezaugarria?
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina.
(2010eko apirila)