Nefroidea
-
Zirkunferentzia bateko puntu batek deskribatzen dituen kurbak dira, zirkunferentzia irristatu gabe beste zirkunferentzia baten inguruan errodatzen duenean. Bi zirkunferentzien erradioen arteko erlazioa 1/2 denean, epizikloidea honelakoa da:
-
Nefroidea, bere erradio bereko beste zirkunferentzia baten inguruan errodatzen duen zirkunferentzia baten diametroen inguratzailea ere bada:
Zirkulu baten korden inguratzailea ere bada, kordaren muturrak zirkunferentzian zehar noranzko berean ibiltzen direnean eta baten abiadura bestearenaren hirukoitza denean:
-
Jaurtitako izpiak paraleloak direnean, zirkunferentzian islatutako izpien inguratzailea (kaustika) zein den aztertzeko, ondoko irudia manipula ezazu:
-
Izpiak kardioidearen "goi-erpinetik" edo honen atzerapen-puntutik jaurtitzerakoan, bertan islatutako izpien inguratzailea (kaustika) zein den aztertzeko, ondoko irudiko puntu urdina irrista ezazu:
Nefroide baten ebolutari dagokionez: zein da zuzen normalen familiaren kurba inguratzailea?
...
beste nefroide bat!
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2006ko azaroa)
|