Deltoidea
-
Zirkunferentzia bateko puntu batek sortzen du, zirkunferentzia bere erradioa baino hiru aldiz handiagoko erradiodun beste zirkunferentzia baten barnean errodatzean:
-
Zirkunferentzia bateko puntuak ere sortzen du, zirkunferentzia beste zirkunferentzia baten barnean errodatzean , hauen erradioen erlazioa 2/3 izanik:
- 3a erradiodun zirkulu baten barnean errodatzen duen 2a zirkuluaren dimetroen inguratzailea da:
-
Zirkulu baten korden inguratzailea ere bada, kordaren muturrak zirkunferentzian zehar aurkako noranzkoan ibiltzen direnean eta baten abiadura bestearenaren bikoitza denean:
Deltoide baten ebolutari dagokionez: zein da zuzen normalen familiaren kurba inguratzailea?
Esperimenta dezagun deltoide batekiko podariekin (kurba baten podaria P puntu finko batekiko, kurbarekiko ukitzaile bakoitzaren eta P puntutik igaro eta ukitzaile hauekiko perpendikularraren arteko ebakipuntuen leku geometrikoa da):
Nolakoa izango da deltoide batekiko podaria bere zentruarekiko? Eta erpin batekiko? Eta....? P puntua irristatu ondoren beha ezazu:
Kurba baten antipodaria P puntu batekiko, kurbako Q puntu bakoitzetik igarotzen diren PQ zuzenkiekiko perpendikularren inguratzailea da. Trifoliumaren antipodaria bere zentruarekiko zein den azter ezazu:
Kurba batera beraien artean paraleloak diren izpiak jaurtitzean, hauen islatuen inguratzaileak kaustika mota bat osatzen du. Deltoidearen kaustikak nolakoak diren azter ezazu:
Izpiak beste norabide batean jaurti nahi badituzu, puntu urdina mugi aurretik,botoia saka ezazu:
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2006ko azaroa) |