Zuzenaren ekuazio bektoriala

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and activated. (click here to install Java now)

Aztertu irudia eta ondorengoak identifikatu: P puntua, horren posizio bektorea OP, norabide bektorea d  eta bektore horien eta OX bektorearen arteko erlazioa. Erabili irrisgailua t parametroaren balioa aldatzeko eta aldaketak aztertu eta interpretatu

  • Zer lerro marraztuko du X puntuak t-ren balioa aldatzean?

Konprobatu: X-a puntuaren gainean egin klik eta menuan "activa el trazo" aukeratu. Irrisgailua erabili berriz.

Ondorengo irudira pasa

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and activated. (click here to install Java now)

  • Zein dira X eta P puntuen koordenatuak? Eta OP, OX, d y td bektoreenak? Zein erlazio dago horien artean?
  • t parametroaren arabera nola aldatzen dira balio horiek?
  • Zein dira X puntuaren koordenatuak t=4 baliorako? Eta t=-1.6? eta t=0?
  • t-ren zein baliorako lortzen da X=(10,8)? eta X=(-3.5,3.5)?
  • Ba al dago t-ren balioren bat non X=(4,5) den? Zergatik?
  • Zein puntuk lor daitezke eta zeintzu ez?
  • Lor daitezkeen puntuen koordenatuek betetzen al dute   (x,y) = (1,5) + t(3,1)  ekuazioa?

P-ren posizioa eta d aldatu ondorengo zuzenak lortu arte eta idatzi bakoitzari dagokion ekuazio bektoriala:

  • P(7,0) puntutik pasa eta d=(1,-2) bektorearekiko paraleloa den zuzena
  • (10,0.5) puntutik pasa eta (-2,3) bektorerekiko paraleloa dena
  • (2,4) puntutik pasa eta abzisa ardatzarekiko paraleloa den zuzenarena
  • Lehe eta hirugarren koadranteen erdibitzailearen ekuazioa

 

Creado con GeoGebra por Manuel Sada Allo (Agosto 2006). Itzulpena G. Ucar