ANALISIA:
ARIKETAK
1) funtzioak irudikatzen
du zenbateko mozkina duen enpresa batek produktu baten x unitate
fabrikatzeagatik.
i. Zenbat
unitate fabrikatu behar ditu galerarik ez izateko
ii. Kalkulatu
unitateko mozkina
iii. Zein
izaten ahal den mozkinik handiena
2)
3) Fabrika
batean mahaiak egiten dira, eta 200 euroan saltzen dira. Eguneroko ekoizpenak
(mahai-kopurua) N(t)= -5t2 + 80t legeari jarraitzen dio lehenengo 8
orduetan. Hurrengo 2 orduetan, legea N(t)=t2 – 16t + 464 bilakatzen
da. Ordu bakoitzeko kostua, guztira, 6000 eurokoa bada lehen 8 orduetan eta
8000 eurokoa bi azkenetan, esan:
a)
ekoizpen eta irabazien funtzioak ea jarraituak diren.
b) ea bi
ordu horiek luzatzea komeni den ala ez.
4) Txirrindulari
bat orduko errekorra prestatzen ari da, eta entrenatzaile batek esan dio
errendimenduak lege honi jarraitzen diola:
non e
prestakuntzan igarotako egun-kopurua den, eta
k ordubetean lortzen den kilometro-kopurua den.
a) Esan
hobekuntza jarraitua den ala ez.
b) Esan
hobekuntza nolakoa den.
c) Noiz
egingo ditu 50 km?
d) Posible
al du 62 km egitea?
e) Zenbat
egun entrenatu behar du markarik onena lortzeko?
5) Muntai
katean ari den enpresa batek ondorioztatu du esperientziarik gabeko langile
batek egiten dituen muntaien kopurua berak betetzen dituen trebakuntza orduen
menpekoa dela, funtzioaren arabera,
non t egunetan zenbatutako denbora den.
a) Zenbat
muntai egingo ditu lehen egunean?
b) Arrazoi
ezazu muntaien kopurua trebakuntza egunekin batera hazten dela.
c) Zer
gertatuko litzateke muntaien kopuruarekin trebakuntza ez balitz sekula
amaituko?
6) Taxi
baten abiasariak 25 ogerleko balio du eta markagailuak bost ogerleko gora egiten du hiru minuturo. Esan zenbat
balio duen 15 minutu eta 30 segundoko ibilaldiak. Esan, arrazoituz, horri
dagokion funtzioa jarraitua den ala ez.
7) Salgai batek zortzi urte eman ditu merkatuan.
Honen prezioa P(t) mila eurotan merkatuan eman duen denborarekin erlazionaturik
dago funtzio honen arabera (t denbora urteetan ematen da):
Zein izan
da prezioaren batezbesteko aldakuntza-tasa azken sei urteotan zehar?
8) Merkatari
batek salgai jakin bateko unitate bakoitzeko bosna euro kobratzen ditu. Hala
ere, hamar unitatetik gora eskatzen bazaizkio, prezioa jaitsi egiten du, eta x
unitate bakoitzeko zera kobratzen du:
Aurki
ezazu a, prezioa modu jarraian alda dadin erosten diren unitate kopurua
aldatzearekin batera.
9) Aurkitu
funtzioaren etenuneak
10) Esan
ea jarraitua den x=2 puntuan
11) Esan
ea jarraitua den x=2 puntuan
12) Enpresa baten azken 10 urteotako etekinak funtzio honek
adierazten ditu: non t urteak dira eta
E lortutako etekina(milioika eurotan) diren. Kalkulatu:
a) Zein urtetan egon dira galerak?
b) Zein urtetan aritu dira etekinak handitzen eta zeinetan
murrizten?
c) Zein
urte izan da hoberena?
13) Kontsumorako
gai baten eskaera hileko E(p)= -200p + 1200 unitate da, non p merkatuko
unitateko prezioa den, eurotan. Kalkulatu zein preziotan lortzen den
kontsumitzaileen hileko gasturik handiena.
14) Aztertu
funtzio honen joera eta asintotak:
15) Diamante
baten balioa bere pisuaren berbiduraren proportzionala da. Bitxigile batek
diamante bat ebakitzeko esan dio bere laguntzaileari, eta zatiak ikusi
dituenean, ohartu da diamantearen balioaren galera maximoa izan dela. Nola
ebaki du laguntzaileak diamantea?