PROBABILITATE BANAKETA DISKRETUAK. BANAKETA BINOMIALA: ARIKETAK

 

1)                 Ondoko taulan probabilitate banaketa bat adierazten da. Kalkula ezazue banaketa horren batezbestekoa, bariantza eta desbiderapena.

 

xi

0

1

2

3

pi

1/9

2/9

4/9

2/9

 

 

2)                x zorizko aldagai batek ondoko probabilitate banaketa dauka.

 

xi

10

20

30

40

pi

2/13

m

3/13

4/13

          Kalkula itzazu m, banaketaren batezbestekoa eta desbiderapena.

 

 

3)                Hiru txanpon jaurti eta ateratako gurutzeen kopurua ken aurpegien kopurua aldagaia aztertuko dugu. Esan zein den probabilitate banaketa.

 

 

4)                B(n,p) aldagai aleatorio binomiala baten batezbestekoa 30 da eta bariantza 21. Zeintzuk izango dira n eta p parametroak?

 

 

5)                Herri bateko biztanleen %22 ilehoriak dira. Bost pertsonako lagin bat hartu eta kalkula itzazu honakoak agertzeko probabilitateak:

a.      Ilehori bat .

b.     Gutxienez hiru ilehori.

 

6)                Azterketa baten emaitzen arabera, eskualde jakin bateko biztanleen %20-aren bizi-baldintza sozio-ekonomikoak onartezinak dira. Populazio horretako 8 kide hartuta, aurki itzazu:

a)     Lau, baldintza onartezinetan bizitzeko probabilitatea.

b)    Banaketaren batezbestekoa eta bariantza.

 

7)                Hiri batean, udalaren lanari buruzko aldeko iritzia dute %30 biztanlek, eta kontrakoa beste guztiek. Zoriz 10 pertsona aukeratzen baditugu, aurki itzazu:

a)     Bik aldeko iritzia edukitzeko probabilitatea.

b)    Batek ere kontrako iritzirik ez edukitzeko.

 

 

                                        Atzera                 Aurrera           Soluzioak