PROBABILITATE BANAKETA JARRAITUAK. BANAKETA NORMALA: ARIKETAK

 

1) Aurkitu k, f(x) funtzioa x aldagai jakin baten dentsitate-funtzioa izan dadin.        

 

2) N(0,1) banaketa normal estandarra hartuta, kalkula itzazu ondoko probabilitate hauek: p(x>1’6), p(x-3’24)  eta p(1’65 x 2’03).

 

3) 800 jaioberrien altuerak normal banatzen dira, eta 66 zentimetroko batezbestekoa eta 5 zentimetroko desbiderapena dituzte. Kalkula ezazu zenbat jaioberri espero genezakeen 65 eta 70 zentimetro bitarteko altuerak edukitzea.

 

4) Automobil batek erabiltzeko moduan iraun dezakeen denborari buruzko azterketa batean, 16 urteko batezbestekoa eta bi urte eta erdiko desbiderapena atera dira. Aldagai normal banatzen dela pentsatu eta kalkulatu probabilitate hauek:

a) 19 urtetik gorako iraupena izateko probabilitatea.

b) 14 eta 17 urte bitarteko iraupena duten automobilen portzentaia.

 

 

5) Hurbildu B(500, 0’4) banaketa binomiala, normal batera.

 

6) Enpresa baten eguneroko batezbesteko diru-sarrerak 35560 eurokoa dira, eta 2530 da desbiderapena. Arrazoi ezazu zentzuzkoa den egun batean 55000 eurotik gorako irabazpenak espero izatea, eta kalkulatu urtebeteko zenbat egunetan espero den 40620 eurotik gorako salmentak izatea.

 

 

7) N(4,2) banaketa batean, kalkula ezazu a-ren balioa, honakoa bete dadin: p(4-a x 4+a) = 0’5934.

 

8) Enpresa handi batek bere 1000 langileentzako arropa berriak erosi behar ditu. Batezbesteko altuera 170 zentimetrokoa da, eta desbiderapena 3 zentimetrokoa. Arropak hiru neurritan saltzen dira, 155 eta 165 zentimetro bitartekoentzat direnak, 165 eta 175 zentimetro bitartekoentzat eta 175 eta 185  bitartekoentzat. Neurri bakoitzeko zenbat arropa erosi beharko dituzte?

 

9) Azterketa estatistiko baten arabera, populazioaren % 30ak ETB1 telebistako katea du nahiago. 100 pertsonak osatutako lagin bat hartu eta jakin nahi dugu horietako 40k ETB1 katea nahiago izateko probabilitatea.

 

 

10) Ontzi-garbigailu baten batezbesteko iraupena 15 urtekoa da eta 0’5 urtekoa da desbiderapena. Tresna horren erabiltzeko moduko iraupena normal banatzen bada, aurki ezazu ontzi-garbigailu bat erostean 16 urte baino gehiago irauteko probabilitatea.

                         Atzera                   Soluzioak