BI DIMENTSIOKO ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA: ARIKETAK

 

1)     Poltsa batetik 10 txanpon atera dira zoriz. Aztertu diren ezaugarriak, antzinatasuna (urtetan) eta pisua (gramotan) dira. Emaitzak ondokoak izan dira:

                               

Antzinatasuna

5       9        14       17       23       31       35       42       46       50

Pisua

9’41   9’5     9’33   9’34   9’31    9’26   9’22    9’3      9’15    9’08

 

 

 

Egin banaketaren grafikoa. Kalkula ezazu korrelazio koefizientea eta interpretatu.

 

 

2)    Aurreko ariketaren informazioarekin, kalkula ezazu y-ren erregresio zuzena x gainean. 30 urteko txanpona hartuko bagenu zenbateko pisua izango zuen?

 

 

3)     Kontserba-fabrika batean 10 amuarraineko lagin bat aukeratzen da. Amuarrainen luzera eta pisua neurtzen dira ondoko datuak lortzen direlarik:

                                        

Pisua(kg) xi

0’62

0’58

0’54

0’59

0’6

0’65

0’58

0’62

0’58

0’6

Luzera(mm) yi

150

120

100

120

130

170

110

140

130

140

 

 

 

Egin banaketaren grafikoa. Hau aztertu ondoren esan zer motatako korrelazioa ikusten duzun eta ea sendoa ala ahula den. Kalkula ezazu korrelazio koefizientea eta konproba ezazu zure analisia egokia den.

 

4)    Enpresa batek hamar urtez etengabe publizitatean gastatutako dirua (milioitan) eta lortutako salmentak ikus ditzakegu ondoko taulan:

                                 

Publizitatea

7

8

8’5

10

11

12’5

13

14

15

17

Salmentak

200

210

230

235

240

280

270

305

315

325

 

Kalkula ezazu y-ren erregresio zuzena x gainean eta estimatu publizitatean 19 milioiko inbertsioa egin eta gero espero daitekeen salmenten balioa.  Fidagarria da egin dugun estimazioa?

 

 

5)    Altzairu mota baten gogortasuna eta nikel osagaiaren arteko erlazioa ezagutu nahi da. Horretarako lagin bat aukeratzen da:

                        

Gogortasuna

36

41

42

43

44

45

47

50

% nikel

2’5

2’7

2’8

2’9

3

3’2

3’3

3’5

 

 

 

Egin banaketaren grafikoa. Kalkula itzazu kobariantza eta korrelazio koefizientea. Zer erlazio dago aldagaien artean?

 

 

 

6)    Hona estatuan, adierazten diren urteotan, nekazaritzan lan egiten zutenen kopurua, milioitan:

                  

Urteak

1986

1988

1990

1992

1994

Nekazariak

1’74

1’69

1’49

1’25

1’16

 

a)     Kalkula ezazu korrelazio koefizientea.

b)    Azal al daiteke bilakaera erregresio zuzen bate bidez?

 

 

7)    Taula honetan, sei Autonomi Elkartetan dauden ehizarako baimenen kopurua eta botoa alderdi politiko jakin bati ematen diotena ageri dira:

              

Baimenen kopurua x

103

26

3

7

26

5

Boto-emaileen kop. y

206

26

27

14

24

12

 

a)     Atera x eta y-ren batezbestekoak eta bariantzak.

b)    Aurkitu korrelazio koefizientea eta interpretatu.

 

 

8)    Hona 6 ikaslek ikasgai bat ikasten emandako orduak eta horri dagokion azterketan ateratako notak:

 

              

Orduak x

40

32

60

46

55

43

Nota      y

6

5’5

8

7

9

8

 

a)     Atera x-en gaineko y-ren erregresio zuzena.

b)    Zer nota espero liteke 54 orduz ikasi duen ikasle baten kasuan?

 

 

 

                         Atzera                     Soluzioak