Xake hezigarria


Modan dugu xakea.

2012ko martxoaren 15ean Europar Parlamentuak xakea eskoletan sartzearen aldeko apustua egin zuen. Eta arrazonamendu asko eman zituen:


1.- Xakean, neska-mutiko guztiak jolas daitezke, eta berdin du zein talde sozialetan dauden. Parlamentarien aburuz, giza kohesioa hobetu lezake.

2.- Ikasleen edozein adinetan gogo-bilketa edo konzentrazioa, pazientzia eta jarraikitasuna edo persistentzia ahalbidetzen du.

3.- Sormena, sena, oroimena eta gaitasunak koskortzeko balio du.


3 urte geroago, 2015eko otsailean, Diputatuen Kongresuko Hezkuntza eta Kirol Batzordeak aho batez onartu zuen Legebiltzarraren proposamen bat; honetan, Gobernuari eskatzen zaio Ajedrez en la Escuela programa martxan jar dezan, Europako Parlamentua, Espainiako Senatua eta Unesco-ren gomendioak jarraituz.

2 urte pasa ondoren, 2017ko urriaren 3an, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak baieztatu zuen Xake Hezigarria-ren ezarpena sustatuko zuela eskola publikoan, tresna didaktiko gisa, hurrengo ikasturterako.

2012ko martxoaren 15ean

Bai, pil-pilean dago xakea.

Hitz politak, ederrak, bai. Baina nola?

Xakea irakatsi nahi duzula baina ez dakizula nola? Xakean jolasten badakizula, baina ez dakizula nola azaldu? Ez zarela oso seguru sentitzen asignatura berri hau emateko orduan?

Ba, zuri laguntzeko sortu dut weborri xume hau.




Xake hezigarria    DBH 1




Irakasleentzat Idazkera algebraikoa irakasleentzat
 
Idazkera algebraikoaren idazkera

FEN notazioa
FEN notazioa ikastekoa


Xake txantiloia

Xake txantiloia


Partida iruzkindua

Partida iruzkindua bideo bat egiteko


Memoria bisuala lantzeko zenbait ariketa mota

Memoria bisuala lantzeko ariketa desberdin asko

DBH 1-erako kalifikazio eta ebaluazio irizpideak

Erabili ditudan kalifikazio eta ebaluazio irizpideak DBH 1en.

DBH 1eko idatzizko azterketa final baten adibidea

Azken azterketaren adibidea DBH 1erako

Ikasleentzat Idazkera algebraikoa ikasleentzat
 
Idazkera algebraikoaren idazkera

Liburutxoa DBH 1-eko ikasleentzat
 
Ikasleendako litubuttoa


FEN notazioa ikasteko materiala

Ikasleendako FEN notazioa ikasteko lehenengo dokumentua  Ikasleendako FEN notazioa ikasteko bigarren dokumentua  Ikasleendako FEN notazioa ikasteko hirugarren dokumentua





Nire perfila:

Patxi Moreno, Larraintzarko Ikastetxea DBHI-ko euskara irakaslea.

Gaztetan xakelaria izan nintzen, eta hainbat elkartetan jolastu nintzen; Arrano elkartean, Tenis Clubean eta Paz de Cigandan.

2014.netik Uharteko monitorea naiz. Hor Xake Tradizionala eta Xake Hezigarria irakasten dut.

2016an hasi nintzen Xake Hezigarria asignatura irakasten Larraintzarko Ikastetxea DBHI-n.