Eulerren kapelen problema
Problema:
Lau gizon, bakoitza bere kapelarekin operara doaz eta sartzerakoan kapelak arropazaindegian uzten dituzte. Ateratzerakoan bakoitzak zorian kapela bat hartzen du. Zein da gizonetako batek ere, bere kapela ez hartzeko probabilitatea?
- Zein da zure hasierako ustea? Gauza oso probablea, nahiko probablea ala probabilitate gutxikoa izango da?
Simulazioa:
Lau kapelen banaketen simulazio desberdinak egiteko, n -ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoia klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtiketa bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Irristailutik tiratuz.
Beste 100 banaketa berriren simulazio berri baterako, F9 (edo
Ctrl+R) saka dezakezu... eta pazientzia izan programak dena birkalkulatzen duen arte.
- Barra gorriek zer adierazten dute? Nola aldatzen diren azal ezazu.
- Zer dirudi probableagoa, kointzidentziarik egotea ala bat ere ez egotea?
- Zergaitik inoiz ez dira zehazki 3 kointzidentzia ematen?
Problemaren ebazpenerako iradokizunak:
- Zenbat era posibletan permuta ditzakegu lau kapelak? Zergaitik?
- Horietako zenbatetan dago kointzidentzia bat? Eta bi?
- Horietako zenbatetan ez dago kointzidentzia bat ere ez?
- Saiakuntza 100 aldiz errepikatzen bada, horietako zenbatetan espero dezakegu kointzidentziarik ez egotea? Zergaitik?
- Eszenan n=100 finka ezazu, 100 banaketen simulazioa pare bat bider errepikatzeko, F9 saka ezazu eta emaitzek zure iragarpenekin zenbateraino bat egiten duten froga ezazu
- Eta kapeladun gizonak lau izan beharrean hiru balira? (Simulazioa
hemen)
- Eta bost balira? (Simulazioa hemen)
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua.