7. problema:
AB=2r diametrodun zirkunferentziaerdi batean AB-rekiko paraleloa den CD soka bat marrazten da. Zein izan behar du soka horren luzera, ABDC
trapezioaren azalera maximoa izan dadin?
Irudia beha ezazu. Puntu berdea mugi eta aldaketak beha itzazu:
- Zer adierazten du irudiko puntu gorriak?: Zein da bere koordenatuen eta problemaren arteko erlazioa?
Aurreko puntu honen gainean eskuineko botoiarekin klika eta "trazoa" aktiba ezazu. Berriro puntu berdea mugi ezazu:
- Grafika berriaren zein puntu dagokio problemaren emaitzari?
- Egiazta ezazu pantailaren behekaldeko irristailuaren bidez.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2005eko abendua)
|