Zenbaki poligonalak
Irristailuaren bidez n-ren balioa alda ezazu.
- Zer ikusi duzu?
- Zenbaki karratu bat zein baturari dagokion formula baten bidez orokortzen saia zaitez.
- Hiru zifratako zenbaki bakoiti guztien batura zenbat den ondoriozta ezazu.
Egizu orain p=3, zenbaki triangeluarrak: 1, 3, 6, 10,
... ikusteko
- Zein da hamargarren zenbaki triangeluarra? Zein zenbakien baturari dagokio?
- Zein da lehenengo 50 zenbaki arrunten arteko batura? Erantzuna justifika ezazu
( Beste horrialde honetako bigarren eszenan laguntza bat aurkituko duzu).
- Enegarren zenbaki triangeluarra kalkulatzeko era arin bat, formula batean orokor ezazu.
Irristailuak erabil itzazu ondoko galderei erantzun ahal izateko:
- Zeintzuk dira lehenengo hamar zenbaki pentagonalak?
- Eta hogeitabostgarren zenbaki pentagonala?
- Eta enegarren zenbaki pentagonala?
- Aurki ezazu hamagostgarren zenbaki triangeluarraren balio bera duen zenbaki hexagonala.
- Ba al dago beste kointzidentziarik zenbaki triangeluarren eta hexagonalen artean? Zergaitik?
- Enegarren zenbaki p-poligonala kalkulatzeko era erraz bat, formula batean laburtzen saia zaitez.
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina.
(2010eko apirila)