ABC triangeluan, BC zuzenkiarekiko paraleloak diren zazpi zuzenki irudikatu ditugu; zazpi zuzenki hauek AC aldea 8 zatitan banatzen dute. BC = 20 zentimetrotakoa bada, zein da 7 zuzenkien luzeren batura? (Santiago Férnandezek Divulgamat-en proposatutakoa; Retos Matemáticos-etik hartua) |
Problemaren orokortzea (Geometriakoa ala Progresioetakoa?)
Ondoko bi irudietan irristailuak erabiliz, aldaketak beha itzazu eta saia zaitez progresio aritmetiko baten elementuak batzeko erabiltzen den formula justifikatzen:
Zein da lehenengo 100 zenbaki arrunten arteko batura? Ondoko irudiaren antzeko zerbait izan liteke Gauss umeak kalkulua era arin batean egiteko imajinatuko zukeena?
Problemen enuntziatuen orrialdera itzuli
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2009ko abuztua)