Kardioidea
-
Kardioidea epizikloiderik sinpleena da: zirkunferentzia bateko puntu batek osatutako kurba da, zirkunferentzia irristatu gabe, erradio bereko beste zirkunferentzia baten inguruan errodatzean
- zirkunferentzia bateko puntu batek osatutako kurba da, zirkunferentzia irristatu gabe, erradio erdiko beste zirkunferentzia baten inguruan errodatzean
-
Kardioidea zirkuluaren podaria da bere puntuetako batekiko. (kurba baten podaria P puntu finko batekiko, kurbarekiko ukitzaile bakoitzaren eta P puntutik igaro eta ukitzaile hauekiko perpendikularraren arteko ebakipuntuen leku geometrikoa da):
-
Zirkulu baten korden inguratzailea ere bada, kordaren muturrak zirkunferentzian zehar noranzko berean ibiltzen direnean eta baten abiadura bestearenaren bikoitza denean:
-
Kardioidea, Pascalen Limaçonen kasu berezi bat da edo zirkuluaren konkoidearena bere puntuetako batekiko: A puntu finko bat izanik, zirkunferentziako M puntu batetik eta AM zuzenean, luzera bereko bi zuzenki hartzen dira. M aldatzerakoan, zuzenki hauen P eta P' muturren leku geometrikoa konkoidea da:
-
MP eta MP' zuzenkien luzera erradioaren bikoitza denean, konkoidea kardioide bilakatzen da:
Kardioide baten ebolutari dagokionez: zein da zuzen normalen familiaren kurba inguratzailea?
Kardioidearen kaustika goi-erpinarekiko nolakoa den azter ezazu:
Bertatik izpiak jaurtitzerakoan, kurban islatzen diren izpien inguratzailea ondokoa da:
Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2006ko azaroa) |