Ariketak

GeoGebra,  Geometria analikoko problemak grafikoki ebazteko edo konprobatzeko balio handiko programa da. Ondoren ematen diren problemak ebazten saia zaitez, honen azpiandagoen lehioan edo Geogebran bertan:

Please Para visualizar correctamente ésta figura, debe instalar java. Visite www.java.com/es

Ordenagailuan instalatuta izanez gero ondorengo botoia sakatuta aktibatuko da.

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and activated. (click here to install Java now)

Instalatu gabe baduzu eta aurreko lehioa txikia gelditu gero, programa on line funtzionarazteko ondorengo esteka aktiba dezakezul GeoGebra WebStart.

 

Ariketak

(Gehienak Matemáticas I (Ed. Anaya) liburutik ataratakoak dira (J.Colera, R.García eta M.J.Ortega)

1. P(-3,1) puntutik pasa eta r: 2x-5y+4=0 zuzenarekiko paraleloa den zuzen bat eta perpendikularra den beste bat.

2. A(2,-3), B(5,2) eta C(4,4) puntuak emanik, aurkitu D puntu bat non, ABCD paralelogramoa den. Diagonalen erdiguneak puntu berean daudela konprobatu.

3. A(1,-3) puntuaren simetrikoa aurkitu, r: x+2y-3=0 zuzenarekiko.

4. y=3x+5, y=-2x+1 zuzenek osatzen duten angelua kalkulatu.

5. P(3,8), Q(-11,3) eta R(-8,-2) puntuak triangelu baten erpinak dira. Triangelua isoszelea dela konprobatu eta kalkulatu bere  azalera.

6. A(2,1) eta B(1,-3) puntuetatik distantziakide den r: 4x-8y+7=0 zuzenaren puntua aurkitu.

7. P(2,0), Q(0,1) eta R(-3,-2) puntuetan erpinak dituen triangeluaren ortozentroa eta zirkunzentroa.

8. A(-1,1) eta B(5,3) puntuak emanik, zer baldintzak bete behar ditu  C(x,y) puntu batek, ABC triangelua ondorengoak bete dadin:
a) Isoszelea, AB aldea desberdina izanik
b) Azalera 5
c) Aldekidea
d) Ageluzuzena C erpinan

Soluzioak

 

Creado con GeoGebra por Manuel Sada Allo (Agosto 2006). Itzulpena G.Ucar