*Lizarran sortetxe ondotik, arturratze aldera, bertako zenbait musika-talde iragan ohi dira, egun seinalatuetan, beren doinuek gure belarriak gozatzen dituztelarik, orain anitz urte direla.
*10 urte nituela, gaita-munduan hasi nintzen, hasiera batean danbor-jolea gero gaita-jolea izatera pasatzeko. Herriz herri eta plazaz plaza 15 urtez aritu nintzen senideak lagun nituela.
*Lizarrako "Tximeleta" taldeko partaide izan nintzen; gogoangarri den grabazio batez erditu ginen, "Tximeleta" izenekoa.
*Bartzelonako "Aula de música moderna y jazz" eskolan jazz-musika iturrietatik edan egin nuen.
*Autodidaktismo-lokatzetan ibili naiz gehien batean, nahiz eta garrantzi handizko saioak, gutxi zoritxarrez, jaso nituen piano-jole den Esther Anduezaren, konpositore den Koldo Pastorren eta jazz piano-jole den Iñaki Salvadorren eskutik. Zenbagaitzak izanen ziren, alabaina, nigan eragina izan duten musikarien izenak.
*1988. urtean Nafar Gobernuak antolaturiko kantugileen txapelketan garaile suertatu nintzen.
*1991. urtean nire lehen grabazioa argitaratzen dut "Agur t'erdi" izenekoa, Josetxo Azkona, Iruñeako poetaren olerkietan oinarritua.
*1995. urtean nire bigarren grabazioa sortzen da "Apaiz gaztea" izenekoa, Patziku Perurena, Leitzako poetaren "Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra" liburua oinarria duena.
*Lizarrako "Larrua Jazz Band" taldeko piano-jolea
*Antzerki-munduan, honako talde eta antzezlan hauetan hartu dut esku:
- Lizarrako "Kilkarrak" taldearekin: "Comedia de una repugnante madre" antzezlanean arregloak eta zuzenean jotzea; Javier Ibañezen "Los otros gnomos" antzezlaneko musikaren sortzailea; "Cómicos de la jonjolí" antzezlaneko musikaren sortzailea.
- Iruñeako "Iruña pequeño teatro" taldearekin: "Bazter utzitako panpinaren istorioa" antzezlaneko musikaren sortzailea; "Santa Juana de los mataderos" antzezlaneko musikaren sortzailea.
- Nafarroako antzerki eskolarekin: "Dragoi, ez da ipuin ipuin dirudien oro; esan zuen printzesak" Xabier Díaz Esarteren antzezlaneko musikaren sortzailea
- Xabier Díaz Esarteren "Tierra trágame" antzezlaneko musikaren sortzailea, Javier Ibañezen zuzendaritzapean.
*Zine-munduan:
- Nafarroako Unibertsitateko "El eco del tiempo" laburmetrajeko musikaren sortzailea
- Julio del Rioren "La increible invasión de las plantas verdes" marrazki bizidun laburmetrajeko musikaren sortzailea
- Montxo Armendarizen "Secretos del corazón" filmean haur aktoreen musika-zuzendaria.
* Kolaborazioa izan dudan musika-taldeak: Flitter, Izugarri, Kiki Koko Moko eta Flax, Jarauta 69, Fermín Balentzia, Pamplona Brass metal-boskotea, Equus, Igarri fanfarrea...
*Enkarguz sorturiko kantak:
- Itxako esku-baloi klubaren himnoa
- 2000ko AEKeguna jairako kanta
- Sortzenen 2007ko "Euskal Eskola Publikoa" jairako kanta
- 2008an "San Fermines 78" 30. urtemugaren ospakizunerako kanta
- Ramon Queneauren "Estilo ariketa" libururako musika, Igela argitaletxearen edizioan
*Lehen Hezkuntzako musika-irakaslea naiz 2000 urtetik aitzinera. Gaur egun, Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxean musikako irakasle-plaza daukat.