Seiko bikoitzen bat 24 jaurtiketa egin ondoren
Problema:
24 aldiz bi dado batera botako dira eta hauetako batean seiko bikoitzik lortzen den aztertuko da. Baiezko ala ezezko apostua egitea komeni zaigu?
Simulazioa:
Bi dadoren 24 jaurtiketak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoian klikatuz (pause
gelditzeko eta abiadura aldatzeko irristailua erabil ezazu) .
- Banan banan jaurtialdi bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- n irristailutik tiratuz
Beste 24 jaurtiketatako simulazio berri bat egiteko, goikaldean eskuinetara dagoen (
) botoia sakatu.
Beste aukera arinagoa, irristailua n=24
-n finkatzea eta F9 (edo Ctrl+R) sakatzea da.
Problemaren ebazpenerako iradokizunak:
- Zein da bi dado jaurtitzean seiko bikoitza lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Eta ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Eta saialdi bi egitekotan (dado bi jaurtitzen dira saialdi bakoitzean), zein izango da seiko bikoitzik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Eta 24 jaurtiketen ondoren, zein da seiko bikoitzik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Froga ezazu simulazioek zure erantzunak ezeztatzen dituzten ala ez.
- Zure emaitza hemen egiazta ezazu, problema hau banaketa binomialeko problema bat izango balitz bezala
Problemaren hedapen posiblea:
- Jaurtiketa kopurua (24 izan beharrean) beste edozein izanik, problema ebatz ezazu
- Seiko bikoitzen bat lortzeko probabilitatea %50ekoa baino altuagoa izatea, zein jaurtiketa kopurutik aurrera lortzen da?
Testuinguru historikoa (De Méré jaunaren dadoen problema)
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua