Banaketa binomiala B(n,p)

Lo sentimos, el applet Geogebra no pudo iniciarse.
Por favor, comprueba que la plataforma Java 1.4.2 (o posterior) está instalada y activada.
(Pulsa aquí para instalar Java ahora)

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and activated. (click here to install Java now)

Irristailu egokiak erabil itzazu banaketa desberdinak ikusteko eta ondoko ariketei erantzuteko:

1. B(5;0.2) banaketa batean, P(X=k) kalkula ezazu k= 0, 1, 2, 3 ,4, 5-entzat. Ondoko batuketa, 0.P(X=0)+1.P(X=1)+2.P(X=2)+3.P(X=3)+4.P(X=4)+5.P(X=5) kalkula ezazu eta emaitzak, irudian (dagokion laukitxoa aktibatzean) adierazitako batez bestekoarekin bat egiten duela froga ezazu.

2. Test erako azterketa batek 10 galdera ditu, hauetako bakoitzak lau erantzun dituelarik eta erantzunetako bat bakarrik zuzena delarik. Ikasle batek zorian erantzuten du. Zein da 3 galdera baino gehiago zuzen erantzuteko probabilitatea? Eta zein da denak txarto erantzutekoarena?

3. Zein da txanpon bat 11 aldiz jaurtitzean 5 aurpegi lortzeko probabilitatea? Batez beste zenbat aurpegi lortzen dira? Zein da desbideratze tipikoa?

4. 6 seme-alabetako famili batean hiru seme izateko probabilitatea zein da?

5. Zein da lau dado jaurtitzean seikoren bat lortzeko probabilitatea? (Simulazioa hemen)
Oharra: Oraingoan, p-ren zatikizko balioa sartzeko, sarrera barran (leihoaren behekaldeko eremuan) (p=1/6) teklea dezakezu

6. Bi dado 24 aldiz jarraian jaurtitzean, zein da seiko bikote bat lortzeko probabilitatea? (Simulazioa hemen)
Oharra: Oraingoan ere, p-ren zatikizko balioa sartzeko, sarrera barran (leihoaren behekaldeko eremuan) (p=1/216) teklea dezakezu

Lo sentimos, el applet Geogebra no pudo iniciarse.
Por favor, comprueba que la plataforma Java 1.4.2 (o posterior) está instalada y activada.
(Pulsa aquí para instalar Java ahora)

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and activated. (click here to install Java now)

7. Biltegi batean jasotzen diren produktu jakin baten kutxen %20-a akastuna da.
a) Kutxa bi zabaldu ditugu; zein da biak akastunak izateko probabilitatea?
b) Hiru kutxa zabaldu ditugu; zein da bi akastunak izateko probabilitatea?
c) 100 kutxa zabaldu ditugu; zein da bi akastunak izateko probabilitatea?
d) 50 kutxetatik, batez bestean zenbat dira akastunak? Zein da desbideratze tipikoa?

8. Test erako azterketa batek 70 galdera ditu eta galdera bakoitzak lau erantzun desberdin, hauetako bakarra zuzena delarik. Zorian erantzunda, zenbat galdera asmatzea espero dezakegu? Galderen erdia baino gehiago asmatzeko probabilitatea estima ezazu.

 

Manuel Sada Allok GeoGebra -rekin egina (2007ko azaroa-2010eko abuztua)