Seikoren bat lau jaurtiketa egin ondoren
Problema:
Lau dado jaurtiko dira eta seikoren bat ateratzen den ikusiko da. Baiezko ala ezezko apostua egitea komeni zaigu?
Simulazioa:
Lau dadoen jaurtiketak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoian klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtiketa bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Irristailutik tiratuz.
100 jaurtiketa berriren simulazio berri bat egiteko F9 (edo Ctrl+R) tekla sakatu
Problemaren ebazpenerako iradokizunak:
- Zein da dado bat jaurtitzean seikorik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Zein da bi dado jaurtitzean seikorik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Zein da lau dado jaurtitzean seikorik ez lortzeko probabilitatea? Zergaitik?
- Froga ezazu simulazioek zure erantzunak ezeztatzen dituzten ala ez.
- Zure emaitza
hemen egiazta ezazu, problema hau banaketa binomialeko problema bat izango balitz bezala
Problemaren hedapen posiblea:
- Jaurtiketa kopurua (4 izan beharrean) beste edozein izanik, problema ebatz ezazu
- Seikoren bat lortzeko probabilitatea %50ekoa baino altuagoa izatea, zein jaurtiketa kopurutik aurrera lortzen da?
Testuinguru historikoa (De Méré jaunaren dadoen problema)
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua