Bi txanpon jaurtitzen
Simulazioa:
Txanpon bien jaurtiketak simulatzeko, n-ren balioa handituz joan beharko duzu:
- Arin samar egiteko: play botoian klikatuz (pause gelditzeko).
- Banan banan jaurtialdi bakoitza kontrolatzeko: Irristailuaren puntu berdean klikatu ondoren eskuinerako gezi tekla sakatuz.
- Irristailutik tiratuz.
200 jaurtiketa berritako simulazio berri baterako, irristailua n=200en finka dezakezu eta F9 (edo Ctrl+R) tekla sakatu: pazientzia apur bat izan behar duzu programak dena birkalkulatzen duen arte.
- Bi txanponen jaurtiketan, aurki kopuru totala zenbatzerakoan hiru emaitza posible izango ditugu: 0, 1, edo 2 aurki. Hiru emaitza horiek ekiprobableak al dira? Zergaitik?
- Ordena kontuan izaten badugu, hau da, emaitza desberdintzat hartzen baditugu AI (aurkia, ifrentzua) eta IA (ifrentzua, aurkia), zeintzuk izango dira orain emaitza desberdin posible guztiak? Txanpon bakoitza adarkatze bat adierazten duen zuhaitz diagrama irudika ezazu.
- Emaitza ekiprobableak izango al dira orain? Zergaitik?
- Kalkula itzazu ( egiten duzuna justifikatuz ) aurrean aipatutako hiru kasu posibleen probabilitateak
- Hemen
problema hau banaketa binomialeko problema bat izango balitz bezala har dezakezu.
Simulazioa 3 txanponekin
Simulazioa 4 txanponekin
Manuel Sadak GeoGebra -rekin egina.
2010eko abuztua