Kategoria «ANTZINAROA»

Platonen filosofiak hartu zuen bidea.

Bere familian nahi zutenaren kontra, Platonek jarduera politikoan aritzeari uko egin zion, hiria gobernatzeko modu hoberena zein den aurkitzeko gogoeta politikoari ekiteko. Gobernatzeko modu horren eskutik, hiritarrak onbideaz jantziko ziren eta bizitza ona (“Eudeimonia”) lortuko zuten. Ikus dezagun nola joan zen Platon proiektu hori gauzatzen. Menon izeneko elkarrizketaren hasieran, Platonek onbidea irakats al daitekeen galdetzen …

ZER DA EZAGUTZEA?

Egia bilatzea. Platonen ustez, errealitatearen gaineko pentsamenduan egiten den edozein aldaketak pentsamendu politikoan aldaketaren bat ekarriko du beti. Beraz, ezagutzaren gaineko teoria oso garrantzi handikoa da. Ez dugu ahaztu behar: helmuga hiria da; hiri bat suntsitu daiteke edonork bertako legeak indargabetzeko aukera eta ahalmena baldin baditu. Hortaz, Platonen asmoa ez da hiri-estatu grekoan ezarrita dagoen …