Politikaria ala filosofoa?
Platon Atenasen jaio zen, nobleziaren familia aberats batean. Platon jaio zen momentuan (K.a. 427), Atenas hiri-estatu (polis)[1] bat zen, eta bertan gobernu demokratiko batek agintea zuen. Demokrazia ezarri eta handik urte batzuetara, Atenas itzal handikoen hiria izatera iritsi zen, Periklesen agintzapean (K.a. 428. urtean hil zen Perikles, Platon jaio baino urte bat lehenago). Atenaseko demokraziak …