TXIRULA-METODOA
Zer berri ekartzen du txirula-metodo honek?
Berrikuntzarik ageriena noten PLIKAK dira; hauek nota bakoitzaren txirula-digitazioa erakusten dute-eta. Berrikuntza hau beste informazio-iturria baizik ez da, ikasle batzuek erabiliko dute eta beste batzuek, aldiz, ez. Gogora ekarri behar da astean musika-saio bat baino ez dugula.
Beste aldetik, zer erranik ez, metodoa progresiboa da. Tamaina handiko partiturak eta erakargarriak dauzka, Word edo Powerpoint programez eginikoak. Perkutsio-txikia aldean daramate maiz, aberasgarria delako eta galdu direnek badutelako zein konpasetan gauden jakiteko zantzurik.
Bigarren mailan hasiko dira txirula jotzen, hastapena eraz; lehen mailan trebatuko dira pultsudun ezohiko partituren irakurketetan. Lehen nota, txirulaz, SI izanen da, errazena posizioan. Ondoren LA eta hurrengoa SOL. DO jotzeko LAtik abiatuko gara, gero RE notaz bukatzeko. Ikasturte honetan noten jokoa honako hau izanen da: alde batetik, SI, LA, SOL eta bestetik, LA, DO, RE; SI-DO mugimendua saihestuz oraingoz. Lehen partiturak, nota bat edo bikoak, bi pentagramadunak izanen dira, pultsoa oin pare batez ageri dena. Hiru, lau edo bost notak sartzen direnean lau pentagramadun partiturak izanen dira.
Hirugarren mailan 5 nota hauetaz arituko dira eta ikasturtea aurrera joan ahalean FA nota sartuko zaie. Ikasturte honetan 3ko konpasa eta letradun partiturak nobedade dira.
Laugarren mailan beheko DOraino jaitsiko dira. SI bemola eta FA sostenitua ezagutuko dituzte ere. Ikasturte honetan kontradenbora, bi txirulez baterako partiturak, 3 notako akordeak eta 4ko konpasa dira nobedade.
Bostgarren mailan eta seigarren mailan txirulako nota guztiak ezagutuko dituzte beheko DOtik goi-goiko DOraino. Zenbait nota sostenitu eta bemol gehiago ezagutuko dituzte. 6/8ko konpasa ezagutuko dute ere. Ikasturte honetan musika-muntaketak, txirula tartean, izanen dira nobedade.
Aholkugarria da oso musika-baseak edo zuzenean musika-tresna bat erabiltzea akonpainamendu moduan ikasleek txirula jotzen duten bitartean. Hasierako abiadurak oso motelak izanen dira, gero azkarxeagoak izateko.
Ikasle guztiek BATERA ikasiko dute txirula-partitura.
TXIRULA-PARTITURAK
eta MUSIKA-BASEAK mp3z