Maialenekin


(Minusbaliotasun intelektuala duen alaba bat izatearen bizipenak)

De_con_porOrain dela ia 21 urte jaio-tako alaba eder bat da Maialen.
Nahiz eta momentu ho-rretan ez jakin, edozein gurasok izan nahi ez duena zen. Izan ere, se-me-alaba baten jaiotza espero denean, neska edo mutila izateko desira, ilehoria edo beltzarana, futbolaria izango den… izaten dira komentatzen diren kontuak, BETI ere elkarrizketak esaldi berberarekin bukatuz “ datorrena datorrela, baina ondo atera dadila”.
Horrela, gure EGUZKIA jaio eta hilabete batzuk beranduago “ondo atera ez zela” baieztatu ziguten. Egia esan, horiek ez ziren izan hitzak, Maialenek atzerapen armoniko halako bat zuela esan ziguten (atzera-pena denetan eta denetan batera azaltzeko era musikala).
Momentu horretan, min sakonaren pertzepzioa aurkitzen den garu-neko puntu zehatzaz jabetu nintzen, horren inguruan interesatutako edozein neurologoari deskribatzeko gai izango nintzena.
Noski, hori izan zen espezialista eta froga berezi batzuetatik bestetara ibiltzen hasteko abiapuntua (elektromiograma eta halako hitzak ikaste-ra iritsiz). Maialen, urte eta erdiarekin, eta mantal txuriak bakarrik ikus-tearekin negarrez, berriro ere! Odol-analisiekin, bata bestearen atzetik… Nik besoari helduz eta berak erizainei negar egingo zuela baina lasai egon zitezen azaltzen zien bitartean, bazekielako ez zela ezer gertatuko… Eta ez zen ezer pasatzen, izan ere, HORI ez baitzen momentu horretan garrantzitsuena.
Egunak, asteak, hilabeteak, behin eta berriz neure buruari galdezka: Zergatik guri? Zergatik hau? Zergatik betirako?
Noski, ez geuden horretarako prest. Denok egiten dugu gure bizitza-ren pelikula, eta gustoko ditugun pelikuletan bezala, bukaera zo-riontsuarekin, edo behintzat garapen zoriontsu batekin; eta inoiz ez horrelako kolpe gogor batekin, eta HORREN goiz gure bizitzan.
Eta nola ez gogoratu espezialista batetik bestera egindako bisitak, eta nola erantzun behar izan genuen hirugarren graduko galdeketa bat ematen zuena: Haurra desiatua izan zen? Arazoren bat haurdunal-dian? Zerbait gehitzeko? Baina dena aurrera doa: bitxia da, errepika-korra da, topiko bat da, baina benetakoa. Beti egon gara zoriontsu gure alabarekin, izugarri maite duguna. Munduko guraso onenak iza-ten saiatzen gara, bera ahalik eta zoriontsuen izan dadin lan egiten dugu, baina, gainera, momentu oro Mailenekin gozatu behar dugula garbi dugu. Inongo enpatiarik gabeko teknikoekin topo egin dugu, pro-posamen bastartetan interesatuak eta ez gure alabaren ongizatean oinarrituak. Baina egia da ere, eguzkia gurekin gehiagotan egon dela lainoa baino, eta hor daude gurekin egon diren irakasleak, horrenbes-te eskertu beharko geniekena, Lehen Hezkuntzako eskolan, beti ere barneratze eta gizarteratzean inplikatuta, eta bere egungo eskolan, Heziketa Berezian oinarrituta, eta, nola ez, ANFASen.
Ez dut bukatu nahi eta ezin dut bukatu, Nerea, bere ahiz-pa, aipatu gabe. Urteekin bes-te seme-alaba bat izateko go-go eta ilusioa berriro ere “ondo ateratzeko” arriskuarekin nahasten zitzaigun. Nahiz eta garbi eta erabakita izan beste haur bat izateko nahia, gaizki, oso gaizki hartzen genituen horrelakoak esaten zizkigute-nean “Ez zarete animatzen? (dantzan hasi beharko bagenu bezala…)
Baina berriro ere, lagunen aholkuak onak ziren. Erabaki zaila, ausarta, arriskutsua, eta erabaki hau hartzen ez duen edozeinenganako erabateko errespetuarekin, guk hartu dugun erabaki onenetakoa.
Ez da bakarrik ekarri digun zoriontasuna izan, baizik eta Nereak Maialeni emandako laguntza: adurra eta malkoa erortzen zitzaigun honakoa esaten zuenean oraindik ahoskera traketsean “Ni naiz Maialenen aingerua eta Maia-len da zerua”.
Noski, beti ere bakoitzaren banakotasuna momentu oro errespetatuz eta Maialen Ne-rearen erantzukizuna ez zela garbi edukiz (hirukotea osa-tzeko bagaude gu). Hala ere, badakigu Maialen Nerearen bizitzarako plus bat izan dela eta denok ari garela Maialene-kin gozatzen.
Hemen jarraitzen dugu, poliki-poliki aurrera joaten, momentu honetan bizipen guztien par-taide izaten, eta orain dela urte batzuk ANFASekin lan egiten, minusbaliotasun intele-ktuala duten pertsonen alde eta beraien familiek, guk beza-la, pozik eta zoriontsu daudela esan dezaten, lan askorekin eta argilunekin, baina beti, Maialenengatik gozatzen.

 

Dejar un Comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

1 + 1 =

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.